Aurkitu zure izena
Primary tabs
Txordon
Mutila
Toponimoa da: Ez
Ordoño izenaren hipokoristikoa. 1596ko Refranes y Sentencias bilduman ere agertzen da.
Txori
Neska
Toponimoa da: Ez
Garesko (N) Andre Mariaren adbokazioa eta izen arrunta. Txori batek garbitzen eta txukuntzen omen zuen herriko zubi ezagunean zegoen Ama Birjinaren irudia, eta hortik Txoriaren Andre Maria izena.
Txurio
Mutila
Toponimoa da: Ez
Erdi Aroko euskal izena. 1448an Churio Ecibay, Oñatiko (G) ganboarra, agertzen zaigu Arrasateko (G) borrokan. Aldaera: Xurio.