Aurkitu zure izena

Primary tabs

Ataresa

0
Neska

Taresa, Teresa-ren Erdi Aroko aldaera. Leiren azaltzen da aurreneko aldiz, 1071. urtean (dompna Atharesa). Izen hau zuen XII. mendean Lapurdiko bizkondearen lehen emazteak. 

Atarrabi

0
Mutila

Euskal mitologiako izakia. Atarrabi eta Mikelats Mari-ren semeak dira; lehenak, bihotz onekoa denez, herriak eta uztak babesten ditu. Izena Atarrabiatoponimotik atera zen, hiribildu honetako seme izandako Aita Atarrabio frantziskotarraren ospearen ondorioz, Axular-en kasuan bezala.

Atarrabi

0
Neska

Euskal mitologiako izakia. Atarrabi eta Mikelats Mari-ren semeak dira; lehenak, bihotz onekoa denez, herriak eta uztak babesten ditu. Izena Atarrabia toponimotik atera zen, hiribildu honetako seme izandako Aita Atarrabio frantziskotarraren ospearen ondorioz, Axular-en kasuan bezala.

Atauri

0
Neska

Maeztuko (A) Andre Mariaren baseliza, jatorriz erromanikoa. Tamalez irudia 1832an txikitu zuten, bikarioak aginduta, zahartuegi zegoelako. Herriko parrokia ere Andre Mariari eskainirik dago. Erdi Aroan izen bereko bi herri egon ziren, goikoa eta behekoa, eta gaztelu bat.

Aterbe

0
Neska

Belem-en baliokidetzat erabili den izen arrunta.

Atharratze

0
Neska
Toponimoa da

Zuberoako herria (frantsesez Tardets), Agustin Xaho (1811-1858) idazle, euskaltzale eta iraultzailearen sorlekua. Honek lehenbiziko karlistaldiaren kronika den Voyage en Navarre pendant l'insurrection des Basques idatzi zuen; Aitor-en mitoaren sortzailea ere bada. Atharratze, besteak beste, hurrengo erromantze honi esker da ezaguna:

Atherei

0
Neska
Toponimoa da

Ligi-Atherei (Z) udalerriko herria eta Andre Mariaren adbokazioa. XII. mendeko irudia, lislorez apaindurik dagoena, Zuberoako zaharrena da.

Ato

0
Mutila

Erdi Aroko izena, 1144an Fiteron (N) dokumentatua.

Aton

0
Mutila

Erdi Aroko izena. 1039an Valpuestako kartularioan azaltzen da eta 1060an Leiren.

Atotz

0
Neska

Andre Mariaren baseliza Eraulen (N). Antzina herria izan zen, baina XV. mendean hustu zen.

Atsege

0
Neska

Izen berria, erdarazko Consuelo-ren parekotzat jotzen dena. Oinarrian hats 'arnasa' dagoela irudi du; bukaera neska izenetan Aranaren Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-z geroztik usaiakoa den -e dateke.

Atsegiñe

0
Neska

S. Aranaren bidetik sortutako izena. Oinarrian atsegin izen edo adjektiboa dagoela dirudi, baina hats egin 'arnasa hartu', 'atseden hartu' ere izan liteke. Bukaera Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-ko femeninoetan ohikoa den -e edo -ñe dateke.

Atxa

0
Neska

Mendebaldeko euskarako eta erronkarierako hitza, haitz-en aldaera. Gorbeian badago Atxak izeneko aurkintza, Mariren bizitokia den Supelegor haitzulotik hurbil.

Atxart

0
Mutila

Erronkarin (N) mendien arteko atea edo haitzartea adierazteko erabiltzen den atxart hitzak Hecho ibarreko mendi baten izenean dirau bizirik.

Atxarte

0
Neska

Untzilatx mendiaren magaleko aurkintza, Abadiñon (B), eta Andre Mariaren baseliza. Urkiolatik Arabara zihoan antzinako bidean dago; mendigoizaleen artean bertako eskalada eskolari esker da ezaguna.

Atxiti

0
Mutila

Txomin Agirre (Ondarroa, 1864 - Zumaia, 1920) idazlearen goitizena. Euskalzale aldizkarian izkiriatu zuen eta Euskal Esnale-ko zuzendaritzako kide izan zen; Akademia sortzean euskaltzain oso izendatu zuten. Hiru lan nagusi utzi zizkigun: Auñamendiko Lorea, Garoa eta Kresala eleberriak.

Atxuri

0
Mutila

Euskal Herriko mendebaldean oso arrunta den leku izena (atx + zuri); Atxuri ezagunenak Bilboko auzoa eta Gorbeiako haitza dira.

Aulli

0
Neska

XVI. mendean ageri da izen hau, Zaraitzuko (N) Espartza (Aulli) eta Ezkaroze (Aulli Echeverri) herrietan. Irudi duenez Auria izenaren hipokoristikoetako bat baizik ez da.

Aurelia

0
Neska

Erromako Aurelius leinu izenetik dator, eta hau segur aski Aurora teonimoa (ikus) atera den hitz beretik. Aurum 'urrea'-rekin ere erlazionatu dute. Emakume izena ardurakoa zen Erroman. Jaieguna irailaren 25ean da.

Auria

0
Neska

Erdi Aroan ohiko izena zen hau Europan. Euskal Herrian 1068an Zabaltzan (N) ageri da, 1085ean Lizasoainen (N) eta 1390ean Arrasaten (G). Latineko aurea 'urrezkoa' hitzetik datorke. Auria izeneko hiru santa ditugu, bat Parisen, bestea Kordoban eta azkena Ostian (I). Jaieguna uztailaren 19an da (Kordobakoa).

Orriak