Oro
Sexua:
Neska
Toponimoa da:
Ez
Jatorria:
Zuia (A) ibarrean biziro leku eder eta ikusgarrian kokatutako Andre Mariaren santutegia. Herrikoek beherago eraiki nahi izan omen zuten, baina alferrik, eramandako gauza guztiak lekuz aldatu eta egun santutegia dagoen tokian agertzen baitziren. Erromatarren garaiko (I-III. mendeak) Akitaniako idazkunetan agertzen den izena ere bada Oro. Toponimian ere maiz aurkitzen dugu (cf. Oro, Orokieta, Orotz, Orozko...). Garbi dago, bestalde, ez duela gaztelaniazko oro 'urrea' hitzarekin zerikusirik. Igokundez bizkaitarren jaia ospatzen zen eta Mendekosteko bigarren egunean arabarrena.