Iruri
Sexua:
Neska
Toponimoa da:
Bai
Jatorria:
Zuberoako herria (frantsesez Trois Villes) eta Andre Mariaren adbokazioa. Frantses izena bertako kondea Hiru Mosketeroak eleberrian agertzen delako da ezaguna. Baina eleberriko pertsonaia alde batera utzita, gogoratu behar da Iruriko kondea izan zela Matalaz zuberotarrari burua motzarazi ziona, bere aginterikeriaren aurka altxatu eta lurrak herriari itzultzeko eskatu zuelako. Bestalde, Irurin jaio zen P. Bordazarre olerkaria, 'Agur Zuberoa' kantu ezagunaren egilea.