Gorbeia
Sexua:
Neska
Toponimoa da:
Bai
Jatorria:
Araba eta Bizkaiaren arteko mendi ezaguna. Kronika batzuen arabera euskaldunentzat sakratua zen; XVI. mendean atsotitzetan ageri da: "Gorbeiako behiak, beti Gorbeiara nahiko du". Bertan den Itxina mendian, Supelegor deritzan haitzuloan, Mari bizi omen da. 1854an argitaratutako Diccionario Geográfico-n done Joanes Bataiatzailearen egunean, tontorrean, jendetza handia biltzen zela esaten da, argia urratzean eguzkiaren irteera ikusteko. Gailurrean gurutze ezaguna dago, 1901eko uztailaren 16an eraikitakoaren ondorengoa.