Eza

Sexua: 
Neska
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Aritzala (N) herriko Andre Mariaren baseliza. Bertan monasterio bikoitza -lekaimeena bata, lekaideena bestea- eta herrixka egon ziren. Lehen aipuak XI. mendekoak dira, Gartzia Naiarakoa nafar erregeak monjeei eman zienekoak. XX. mendearen erdialdean hustu zen. 1164an Andere Landerra zeritzan emakume bat bizi zen bertan. Izenaren etorkiari dagokionez, azpimarratu beharra dago erdarazko Yesa (N) herri izenaren euskarazko bete-beteko baliokidea irudi duela.

0