Eunate

Sexua: 
Neska
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Muruzabal (N) herriko Andre Mariaren baseliza. Nafarroako ermitarik ezagunen eta ederrenetakoa da Eunatekoa. Nabarmentzekoa da bere egitura, karratua izan beharrean elizpeak itxitako oktogonoa baita. Donejakue bidean dagoenez gero, antzina erromesen ospitalea egon zen ondoko komentuan. Kondairak dioenez, Tenpleko Zaldunek sortu zuten monasterioa eta horregatik du horrelako planta, egitura biribilak, edo oktoganalak bestela, Jainkoa irudikatzen baitu. Izenaren jatorria dela-eta, Jimeno Juriok elizpeari erreferentzia egiten dion ehun ate azalpena baztertu beharrekoa dela frogatu du.

0