Eskolunbe

Sexua: 
Neska
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Kuartangoko Katadiano (A) herriko Andre Mariaren santutegia, Badaia mendikoa, Eskorunbe, Axkorunbe eta Aiskolunbe ere deitzen dena. Lehenengo aipamena 1446koa da, eta badirudi aspaldiko monasterioa dela. Irudia XIII. mendekoa da. Antzina prozesio edo beila asko egiten ziren, baina 1727an batzuk debekatu zituzten, ez zirelako behar bezala egiten. Jaia maiatzaren 15ean eta abuztuko azken igandean ospatzen da.

0