Erremellluri
Sexua:
Neska
Toponimoa da:
Bai
Jatorria:
Bastidako (A) behialako herrixka, Toloñoko monasterioko abeletxea eta gaur egun ardandegia. Hemengo elizako Andre Mariaren irudia lehen Toloñoko santutegian zegoena bide da. Harrian zulatutako Goiz Erdi Aroko hilerria dago inguruan. Erremelluri izenaren osagaiak Erramel antroponimoaren aldaera bat eta mendebaldeko hizkeretako uri 'hiria, hiribildua' dira. Errioxako Erkidegoan bada Herramelluri deritzan herria, funtsean izen bera. Jaia maiatzaren 12an zen.