Aginaga

Sexua: 
Neska
Toponimoa da: 
Bai
Jatorria: 

Bi sorleku nagusi ditu izen honek: Eibarko (G) Done Mikelen elizan dagoen Andre Mariaren irudia eta Arabako AgiƱaga (Aginaga-tik) herriko Andre Mariaren adbokazioa. Izenaren osagaiak hagin (Taxus baccata) zuhaitz izena eta toki-ugaritasunezko -aga atzizkia dira. Zuhaitz berezia da hagina, Europan urte gehien bizi dena izateaz gain sakratua izan baita. Hori dela medio, leku askotan etxe, eliza eta hilerrien ondoan landatzeko ohitura izan da.

0