Arrosa

Sexua: 
Neska
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Bermeoko (B) baseliza, Andre Mariarena, eta lore izena. XVI. mendean Larrosa deitzen zuten ermita Mundakako bidean zegoen, baina gaur egun Arrosatxu izena baino ez da geratzen; irudia santa Eufemiako baselizan dago. Andre Mariaren adbokazioa eta santa baten izena ere bada. Limako santa Arrosa, jaiotzez Isabel, Ameriketako patroia da. Jaiegunak urtarrilaren 30ean eta abuztuaren 23an (Limakoa) dira. Euskal kantuetan ohikoa da arrosa erabiltzea, maite den andrea irudikatzeko. Aldaera: Errose (Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia).

0