Urtzi

Sexua: 
Mutila
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Jainkoaren euskal izen zaharra. XVII. mendeko Zalgize idazlearen ustez zeruaren deizio zaharra zen. Hemendik sortu dira Ortzadar, Oskarbi eta beste. Aurreneko aipamena XII. mendeko Codex Calixtinus-ekoa da, non Compostelako Donejakuera joateko bidea aurrenekoz deskribatzeaz gainera euskarazko lehen hiztegitxoa ere biltzen baita: "Barbara enim lingua penitus habentur. Deum uocant Urcia (...)". Horretaz gain, Euskal Mitologiako izakia ere bada, ekaitza eta harria ekartzen dituena, zenbait lekutan Hodei izenaz ezagutua. Aldaera: Ortzi.

0