Xabier

Sexua: 
Mutila
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Nafarroako gaztelu eta herria, bertako seme izan zen Frantzisko Jatsu Azpilikueta santuari esker mundu osoan ezaguna. Ikasle zela Ignazio Loiolakoaren ezagutza egin zuen Parisen eta Jesusen konpainian sartu. 1541ean Ekialdeko Indietara joan zen, eta hamaika urte beranduago hil. Zendu aitzineko azken hitzak euskaraz esan zituen, bere ama hizkuntzan. Xabier euskal etorkiko izena da (osagaiak etse 'etxea' eta berri dira, irudi duenez). Baliokideak: Javier (gaz.) eta Xavier (fr.).

0