Mikel

Sexua: 
Mutila
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Hebreerako Mikha'el ('nor Jainkoa bezala?') izena Michael bihurtu zen grezierako eta latineko itzulpenetan. Mikel goiaingerua deabruaren kontra borrokatu ziren aingeruen buru izan zen, eta Apokalipsian Eliza irudikatzen duen emakume erdi berriaren zaintzailea. Azkeneko judizioaren egunean arimak pisatzeko ardura izango du. VI. mendean Gargano (Italia) mendian azaldu zenetik zabaldu zen beraren alderako jaiera Europan. Euskal Herrian ere mendi batean agertu zen, Aralarren, Teodosio herensugearengandik salbatuz. Jaieguna irailaren 29an da. Aldaerak: Mikele eta Mitxel. Baliokideak: Miguel (gaz.) eta Michel (fr.).

0