Iñigo
Sexua:
Mutila
Toponimoa da:
Ez
Jatorria:
Eneko izenaren erdarazko aldaera, Euskal Herrian hagitz erabilia. Zenbaitetan gaztelaniaz Iñigo erara ezagutzen ditugun pertsonaien benetako izena ez zen hori, Eneko baizik. Esaterako, 842. urtean Nafarroako erregeak Leireko monasterioari lur sail batzuk ematean ego Enneco izenpetzen du. 850. urtean bere semeak ere aldaera hori darabil (Garsea Ennecones, García Iñiguez erromantzez). Bizkaian ere XI. mendean Eneco Lopiz dugu ("Senior Eneco Lopiz de Bizcaia", Leire 1043), erdaraz Iñigo Lopez emana. Dena dela, izena itzuli zuen pertsonaiarik ezagunena Eneko Loiolako izan zen.