Ignazio

Sexua: 
Mutila
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Eneko Loiolakoak gure artean zabaldutako izena. Ignatius Antiokiako santu handia izan zen, eta berarenganako jaieraz hartu zuen Loiolakoak Ignazioizena. Gogoratu beharra dago Eneko ez zela kristau tradizioko izena eta horregatik beranduago desegokitzat emango zela, Trentoko kontziliotik aurrera ezinbesteko baitzen kristauek santutegiko izena izatea. Egnatius etruskotik sortu zen Ignatius, hura herri-etimologiaz ignis 'sua', 'garra' hitzarekin lotu baitzen. Jaieguna uztailaren 31n da. Aldaerak: Inazio eta Iñaki (Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia). Hipokoristikoak: Inaxio, Iñizio... Baliokideak: Ignacio (gaz.) eta Ignace (fr.).

0