Elazar
Sexua:
Mutila
Toponimoa da:
Ez
Jatorria:
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n Eleazar(o) eta Lazaro-ren baliokidetzat proposatzen da. Berez hebreerako El'azar eta arameoko La'azar izen beraren aldaerak dira eta 'Jainkoak lagundua' esan nahi dute. Lazaro deizioa oso ezaguna da Bibliako pertsonaia Jesusek berak berpiztu zuelako; Elazar izena, berriz, Itun Zaharreko Makabearren Liburua-n agertzen den Eleazar agureari esker zabaldu zen. Baliokideak: Eleazar, Lázaro (gaz.) eta Éléazar, Lazare (fr.).