Andion

Sexua: 
Neska
Toponimoa da: 
Bai
Jatorria: 

Mendigorriko (N) Andre Mariaren baseliza, antzina desagertutako herri baten azken lekukoa. Badirudi herria erromatarren garaiko Andelos hiriaren ondorengoa dela. XIV. mendean hustu bazen ere baseliza, behialako elizaren geldikina datekeena, XVII. mendean berreraiki zen, beraren alderako jaiera handia zela bide. Behinolako Andelos herriaren hondakinetan aipatzekoa da erromatarren garaiko ur biltegia (7.350 m3).

0