Andere

Sexua: 
Neska
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Erromatarren garaiko Akitaniako inskripzioetan agertzen diren izenetako bat da hau, Okzitaniako Tolosako museoan dagoen hilarri batean ikus daitekeen bezala. Erdi Aroan maiz aurkitzen dugu: 955ean CardeƱan (Bu), 991n Apardozen (N), 1085ean Leiren (Andre Auria Zaarra) eta 1330ean Artaxoan (N), besteak beste. Irudi duenez, izenaren lehendabiziko osagaia handi-rekin zerikusia dukeen and- da (ikus Andos, gizon izenen zerrendan); bigarrena Akitaniako idazkunetako Er(h)e- emazteki izena bera dela dirudi, etorkiz 'emakumea' adiera dukeena.

0