Bazkoare

Sexua: 
Mutila
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Grezierako paska hitzetik latineko paschalis 'pazko garaikoa' sortu zen, eta honetatik Bazkoare eta Paskoal euskal izenak. Pazkoz juduek Egiptotik alde egitea eta kristauek Kristoren heriotza eta berpiztea gogoratzen dute; antzinako kulturetan, berriz, udaberriaren etorrera ospatzen bide zen festa honekin. Jaieguna, Pazko asteaz landara, maiatzaren 17an da. Aldaera: Paskoal. Baliokideak: Pascual (gaz.) eta Pascal (fr.).

0