Axular

Sexua: 
Mutila
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Axular dugu euskal idazlerik garrantzitsuenetakoa. Izen-deituraz Pedro Agerre Azpilikueta zen; Axular izengoitia sortetxeari zor zaio. Urdazubi (N) herrian jaio zen 1535ean eta Salamancan ikasi ondoren Saran (L) egon zen apaiz -erretore- hil arte. 1601ean herri honetatik bota nahi izan zuten, atzerritarra zelako aitzakian, baina erregeak babesa eman zion, nafarra izanik Lapurdin kanpotarra ez zelako. Beranduago, 1643. urtean, euskal literaturako maisulana den Gero liburua argitaratu zuen. Axularren eragina hain handia izan zen non mitologiara igaro baitzen. Sarako elizan dago ehortzirik.

0