Urrotz
Sexua:
Neska
Toponimoa da:
Ez
Jatorria:
Izen honetako herria (Malerrekan) eta hiribildua (Agoiztik hurbil) daude Nafarroan. Azken honetako eliza Andre Mariari eskainirik dago. Antso VII. Azkarrak pribilegioak eman zizkion Urrotz hiribilduari 1195. urtean; 1286tik aurrerra merkatua egiteko ahala izan zuen. Eliza gotorleku itxurako eraikuntza da, barnean ur biltegia ere baduena. Bertan Urrozko Andre Mariaren irudi erromanikoa ez ezik Leiungo Ama Birjinarena ere gordetzen da.