Udiarraga

Sexua: 
Neska
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Ugao (B) herriko Andre Mariaren adbokazioa. Irudia Ugao eta Zeberioko mugetan agertu zen, elorri baten gainean. Ermita non egingo zuten erabakitzeko argizariekin joan omen ziren bertara, eta itzali ziren lekuan eraiki omen zuten, behinola artzainek beren auziak garbitzen zituzten haritzaren ondoan. Oraingo eliza 1778an eraiki zuten kofrakideek. Bi jai dituzte: irailaren zortzian eta hil beraren lehen igandean. Zaratamoarrak (B) uztailaren 2an joaten dira Ama Birjinari beren esker ona erakustera, behiala izurrite batean lagundu baitzien. Aita Aiangizek lehen igandeko ospakizunari buruzko kantu hau bildu zuen:

Udiarragan dingiliz dago
Tupin aundia arizpean;
Andra Mariko meza ondoren
jarririk bere inguruan
tira guztiok
zar ta gaztiok
jan daigun alkarren leian.

0