Sara

Sexua: 
Neska
Toponimoa da: 
Bai
Jatorria: 

Lapurdiko herria (frantsesez Sare) eta Bibliako izena. Lehena ezaguna da bertako apaiza izan zen Axular idazle handiari esker. XX. mendean ere euskal kulturaren beste bultzatzaile paregabe baten bizitokia izan zen, J. M. Barandiaranena. Bibliako Sara Abrahamen emaztea eta Isaaken ama izan zen. Izena hebreerako Sarah 'printzesa'-tik dator. Jaieguna urriaren 9an da. Baliokideak: Sara (gaz.) eta Sarah (fr.).

0