Santxa

Sexua: 
Neska
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Erdi Aroko euskal izena; Andreantsa, Antsa, Santsa eta Santzia aldaerak ditu (ikus sarrera hauek). XIII. mendean Berriozar aldean (N) Sancha de Berrioçaar bizi zen eta 1347an Bolibarren (B) Sancha Andispe. Aipatzekoa da, orobat, Aramaioko (A) Sancha Ochoa Ozaeta-koa, 1451n senarra hil ziotenean eresi hau kantatu zuena:

Oñetako lur hau jabilt ikara
lau haragiok bere han berala
Martin Bañes Ibarretan hil dala
hartuko dut esku batean gezia,
bestean zuzi iraxegia
erreko dot Aramaio guztia.

0