Orreaga

Sexua: 
Neska
Toponimoa da: 
Bai
Jatorria: 

Andre Mariaren adbokazioa, komentua eta Donejakue bideko lekurik ezagunenetakoa. Debozio handia izan zaio; Mendekoste aitzineko asteetan inguruko herrietatik beilan joaten dira Orreagara eta Ama Birjinaren iturrian edaten dute. Kondairak dioenez, Andre Maria luzaz galdurik egon zen, mairuen beldurrez ezkutatu baitzuten. Urte anitz igaro ondoren, gauez argi batzuek Jainkoaren Amaren ezkutalekua zein zen adierazi omen zuten. 1619an idatzitako bertsoetan izenaren aspaldiko forma osoa agertzen da, Orierriaga alegia:

Aingiruen erregina
Orierriagan xarririk
aingiruen konpaƱian
gloria guztiz beterik.

0