Opakua
Sexua:
Neska
Toponimoa da:
Bai
Jatorria:
Opakua (A) herriko Andre Mariaren adbokazioa. Hemen Ama Birjinari eskainitako bi eliza izan ziren, elkarren aldamenean. Hauetako bat bestea ordezkatzeko eraiki zen. Alfontso X.ak Egileor, Arrizal, Alangua eta Opakua herriak eman zizkion Agurain hiriari, biztanleen nahiaren kon-tra. Hauek batzarrak egin zituzten Untsaurbiribila izeneko lekuan askatasuna lortzeko. Jaia abuztuaren 15ean da. Opakua euskal toponimian Oihezki, Iparragerri-ren adierakidea ohi da, hots, iparraldera ematen duten lekuak izendatu ohi ditu.