Nekane

Sexua: 
Neska
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Dolores-en baliokidetzat proposatzen den izena. Andre Mariaren adbokazio hau Alemaniako Marinthal santutegian sortu zen, XIII. mendean. Bost izan ziren hasieran Ama Birjinaren min edo nekeak: Simeonen profezia, Jesus tenpluan galtzea, kartzelaratzea, gurutzean hiltzea eta errukia. Beranduago beste bi gehitu zitzaizkien bost horiei, eta horreatik, irudietan zazpi gezik zeharkatzen dute Ama Birjinaren bihotza. Jaieguna irailaren 15ean da. Baliokideak: Dolores (gaz.) eta Dolorés (fr.).

0