Mariaka

Sexua: 
Neska
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Aramaioko Andre Mariaren baseliza. lehengo eraikuntza 1936an erre zen eta berria 1981ean eraiki zuten. Mandazain batek aurretik igarotzen zen bakoitzean otoitz egiten omen zion. Egun batean bidelapur batek lepoa moztu omen zion labankada batez, eta une hartan mintzo batek apaiza esnatu omen zuen, "Mariekara untzinuaz" esanez. Hara iristean mandazaina hilik omen zegoen, baina azken sakramentuak hartzeko berpiztu omen zen. Jaieguna iraileko lehenengo igandean da. Jendeak Marixeka deitzen dio.

0