Mari
Euskal Mitologiako izakirik garrantzitsuena, gainerako guztien nagusia baita. Itxura eta ezizen asko ditu, baina hedatuena emakume ederrarena da. Guztiz ahaltsua da lur barruan bizi den hau eta irteteko haitzuloak erabiltzen ditu (Aketegi Aizkorrin, Mariurrika Anboton, Supelegor Gorbeian, OtsibarreGameren, e.a.). Ekaitzak sortzen ditu, baina berarengan sinesten dutenekin bihotz onekoa da eta, besteak beste, harritik babesten ditu. Gezurra, harrokeria, ebasgoa eta hitza ez betetzea zigortzen ditu. Mari Europako kristautasunaren aurreko sinesmenen aztarna dugu, Pirinioetako Dama Zuria-ren ahaidea. Bizkaiko laugarren jaunarekin bizi izan omen zen eta bi seme-alaba eduki omen zituen. Bestalde, usaiakoa izan da euskaldunon artean Maria-ren aldaera laburtua den Mari beste pertsona izen batzuk sortzeko erabiltzea, oinarritzat gehienetan gizon izena edo toki izena hartzen zelarik.