Natxitua

Sexua: 
Neska
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Ea (B) herriko auzoa eta Andre Mariaren adbokazioa. Kondaira asko daude Ama Birjina honen inguruan. Horietako baten arabera irudi zaharra erre nahi izan omen zuten, Italiatik ekarritako beste batez ordezkatzeko, baina zipilatzeko partez norbaitek santa Ageda baselizan gorde omen zuen. Beste elezahar batek dioenez, aurkitu zuten lekutik urrun eraiki nahi izan omen zuten ermita, baina ezin, eramandako material guztiak gauez aurkikuntzaren lekura itzultzen omen ziren eta. Herriko batek zer gertatzen zen jakin nahian zelatan jarri omen zen, eta ikusmena galdu. Lehorte garaian eskatzen zioten laguntza. Oraingo eraikuntza 1430. urtekoa da.

0