Naiara
Sexua:
Neska
Toponimoa da:
Ez
Jatorria:
Najerako (Lo) Andre Mariaren adbokazio ezaguna, behinola Naiara idazten zen herrikoa. Monasterioaren sortzaile izandako Gartzia VI.a bertan dago ehortzirik, Nafarroako beste errege-erregina asko bezala, Najeran egon baitzen luzaz nafar gortearen egoitza. Bizkaiko jaun izandako Lope Haroko Ona ere bertan dago lurperaturik. 1076an Gaztelako erresumak bereganatu zuen.