Lauaxeta

Sexua: 
Mutila
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Esteban Urkiaga (Mungia 1907 - Gasteiz, 1937) idazlearen goitizena. Lizardirekin batera euskarazko olerkaririk handienetakoa dugu. Zoritxarrez 1937an "nazionalek" Gasteizen fusilatu zuten -adiskide izan zuen Garcia Lorca bezala-, Euzko Alderdi Jeltzaleko alderdikidea izateagatik, 30 urte zituela. Bere lan aipagarrienak Bide Barriyak eta Arrats Beran dira. Mendigoixalena izeneko olerkian hauxe idatzi zuen:

Eta illuntziko bakian
norbattek darrai kantari:
"Dana emon biar jako
matte dan askatasunari".

0