Lasarte
Sexua:
Neska
Toponimoa da:
Bai
Jatorria:
Andre Mariaren bi adbokazio daude izen honekin: Bitorianoko (A) antzinako komentua eta Lasarteko (A) eliza. Lehena 1089. urtean eman zion Gartzia Gonzalezek Kukullako Donemiliagako (Lo) monasterioari: "Unum monasterium Lasarte... in ipsa villa Victoriano...". Monasterioa hustean baseliza bihurtu zen eta XIX. mendean erori. Lasarte kontzejuko elizan ikusgarria da estilo erromanikoko leihoa, Euskal Herriko ederrenetakoa.