Larrauri
Sexua:
Neska
Toponimoa da:
Ez
Jatorria:
Andre Mariaren bi adbokazio daude izen honekin, bat Mungian (B) eta bestea Bernedon (A). Mungiako Larrauri auzoko Ama Birjinaren elizak XVI. mendean lortu zuen herritik banatu eta parrokia izatea. Andre Mariak eskuan duen arteak kristau gatibuak irudikatzen ditu. Bernedoko ermita, Urarte auzoan dagoena, Larrauri herri hustuko eliza zen. Atea XVIII. mendekoa izan arren ermita erromanikoa da, Erdi Aroko herri tenplu baten eredu ederra. Jaia irailean egiten da.