Landere

Sexua: 
Neska
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Leandra-ren baliokidetzat proposatzen den izena. Leandro grezierako Leandros-etik dator, latineko Leandrus bitarteko dela. Greziako mitologian Leandro Afroditaren tenpluko Ero-z maitemindu omen zen eta gauero joaten omen zitzaion igerika, gau batean gidaritzat zuen argia itzali eta ito zen arte. Antzeko istorioa kontatzen da Izaroz. Baliokidea: Leandra (gaz.).

0