Lander
Bi termino batzen dira honetan: 'behartsua, erromesa' adiera zuen Erdi Aroko lander (cf. Oihenarten atsotitz hau: "Gaztaro alferrak dakarke zahartze landerra") eta gaztelaniazko Leandro-ren baliokidetzat Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposatutako Lander. Leandrogrezierako Leandros-etik dator, latineko Leandrus bitarteko dela. Greziako mitologian Leandro Afroditaren tenpluko Ero-z maitemindu zen eta gauero joaten zitzaion igerika, gau batean gidaritzat zuen argia itzali eta ito zen arte. Leiren (N) 1083. urtearen inguruan Fortun Landerra agertzen da, Iratxen (N) 1164an Andere Landerra eta Legazpin (G) 1401ean Doña Landerra. Donostian eta Artaxoan (N) oinarritzat lander duten Landerbaso eta Landerridoiatoponimoak ditugu.