Lamindao
Sexua:
Neska
Toponimoa da:
Ez
Jatorria:
Dimako (B) Lamindaoko Andre Mariaren eliza oso zaharra da. Inguruetan erlijio borroka latzak izan omen ziren, eta uste honek badu funtsa, Petralanda-n akelarreak egiteagatik Katalina zeritzan andre bat erre baitzuten. Izenak, jendearen ustetan, badu zerikusia laminekin. Kondaira batek dioenez, gainera, deabruak egin zuen inguruetako zubia, neskatila bat infernura eramateko, baina Andre Mariak salbatu omen zuen. Jaia uztailaren 22an da, Magdalena egunean.
Lamindako Ama Birjiña
Dimatar danon zaindari
eskiñi daiotzeguzan berari
gure bihotzak, ugari, ugari.