Laiene

Sexua: 
Neska
Toponimoa da: 
Bai
Jatorria: 

Laieneko haitza Urdiain (N) herriko mendia da, Aitziber baselizaren ondokoa. Malkorrean Jentilen leihoa deitzen duten zulo modukoa dago. Hemen laminak agertzen omen zitzaizkien Done Petriren baselizara joaten ziren erromesei. Laieneko haitza toki izena, itxura duenez, Laioa (leihoa) daneko haitza-ren laburtzea besterik ez da, hau da, 'leihoa den tokiko haitza' adiera duen toponimoarena. Honek, bistan denez, malkorreko zuloari egiten dio erreferentzia. Laiene neska izentzat Euskal Izendegia-n biltzen da.

0