Dunixe
Sexua:
Neska
Toponimoa da:
Ez
Jatorria:
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Dionisio-ren baliokide femeninotzat ematen da. Erdarazko izen hori Grezian izadiaren eta ardoaren jainkoa zen Dionysos teonimotik (Bako Erroman) sortua da. Frantzian hagitz hedaturik daude honetatik ateratako Deniseta Denise, III. mendeko san Denis Parisko lehenengo apezpikua izan baitzen. Lurperaturik dagoen eliza Donejakue bidearen abiapuntua da. Jaieguna maiatzaren 15ean da. Baliokideak: Dionisia (gaz.) eta Denise (fr.).