Dorleta

Sexua: 
Neska
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Leintz (G) herriko Andre Mariaren santutegia, Gaztelueta ere deitu izan dena. Erromes asko joaten zirenez gero, etxe batzuk eraiki behar izan zituzten jende guztia hartu ahal izateko. Buruko edo bihotzeko gaitzetan laguntzen du eta haurrak babesten. Kondairak dioenez, 1367an Galesko printzearen soldaduak irudia lapurtzen saiatu ziren, baina herrikoek, gogor borrokatuta, galarazi egin zieten. Hemengo kofrakideak Leinzkoak ez ezik Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroakoak ere baziren. Elizaren ondoan gatz lantegia eta lekuari izena ematen dioten dorlak daude. Jaia abuztuaren 15ean bazen ere, XVII. mendeaz geroztik irailaren 8an ospatzen da.

0