Berriotxoa

Sexua: 
Mutila
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Bizkaiko bi patroietako bat den Balentin Berriotxoa Elorrion (B) jaio zen 1827an. Domingotarretan sartu eta 1857an egungo Vietnam aldera abiatu zen, misiolari. Tamalez, debekaturik zegoen kristautasuna aldarrikatzea eta ezkutuan ibili behar izan zuen, Vinh izena harturik. Azkenik, 1861eko azaroaren lehenean harrapatu eta martirizatu egin zuten. 1886an haren erlikiak Bartzelonara heltzean hirian ikasten ari ziren euskaldun batzuek jaso zituzten -haien artean geroago ospe handia bereganatuko zuen S. Arana zegoen-, apezpikuaren zilarrezko ezaugarriak gainean paratu eta "gora Berriotxoa!" oihu egin zuten. Amarekin izandako postazko harremanak euskaraz izan ziren; gutunetan 1831n apaiz sartzean amari bidalitako olerkitxo hau aurkitzen dugu: "Nere amatxo bigunak / Neurtuko du bai denbora / bere bihotzeko kutunak / Kasula bota artean lepora".

0