Arrate

Sexua: 
Neska
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Eibarko (G) Andre Maria, hiri honetako eta Elgoibarko zaindaria dena. Kondairak dioenez, santutegia okerreko lekuan eraikitzen hasi omen ziren, eta eraikigaiak gauez lekuz aldatzen omen ziren, hura Ama Birjinak nahi zuen tokian egin zuten arte. Lehenengo aipamen idatzia 1498ko da. 1563an jaia irailaren 8an ospatzeko baimena eskatu zuten, abenduan egitea neketsua zelako. Inguru hauetan haurrak Arratetik datozela esaten da eta goian dagoen gurutzeari hiru itzuli egin ohi zaizkio, ezkontidea eskatzeko. Gerran miliziano talde batek Eibarko komentu batera eraman zuen Andre Maria, babesteko. Irudia XIV. mendekoa da.

0