Arantzazu

Sexua: 
Neska
Toponimoa da: 
Bai
Jatorria: 

Euskal Herriko Andre Maririk ezagunenetako eta gurtuenetako bat dugu hau; 1918tik Gipuzkoako zaindaria da. Bitan agertu omen zen eliza eraikitzeko aginduz, dirudienez lehen aldian ez baitzuten haren manua aintzat hartu. Bigarrenean, berriz, Rodrigo Balantzategiri agertu omen zitzaion elorri edo arantza batean, eta honi zor zaio hain zabaldurik dagoen etimologia. Izan ere, kondairak dioenez, "Arantzan zu?" galdegin omen zion artzainak Andre Mariari. Argi dago azalpen polita bezain okerra dela eta esanahia askoz ere arruntagoa dela: arantza + zu, hau da 'arantza landarea ugari dagoen lekua'. Bertan frantziskotarren komentua dago, behinola mertzedariena izan zena. OƱatiko Arantzazutik hartu zuen Ainhoa-ko Andre Mariak izena; Bizkaiko Arratia ibarrean bada Arantzazu deritzan herria. Arantxa izen beregain bilakatu den jatorrizko hipokoristikoa dugu. Pirinio osoan agertzen zaizkigu arantza edo elorriari loturikako Andre Mariak.

0