Aralar
Sexua:
Mutila
Toponimoa da:
Bai
Jatorria:
Euskal Herriko mendi ezagun eta mitologian aberatsa, Nafarroa eta Gipuzkoa artean kokatua dena. Bere tontorretako batean Done Mikel santutegi erromanikoa dago; honen barruan eliza zaharragoa dago eta atean Teodosiok gurasoak-nahi gabe- hiltzeagatik eraman omen zituen kateak. Kondairak dioenez, bertako leizetik dragoia atera zen Teodosio hil nahian, baina zerutik jaitsitako done Mikel arkanjeluak akabatu zuen herensugea.