Anuntxi

Sexua: 
Neska
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Gaztelaniako AnunciaciĆ³n izenetik dator eta hau latineko annuntiatio 'iragartzea', 'mezua'-tik. Egun honetan Gabriel goiaingeruak Andre Mariari ama izango zela esan zion eta semeari Jesus izena jarriko ziola. Badirudi euskal ebakeran oinarritu behar dugula tx lortzeko, nahiz eta Nafarroako erdaran Lanunchi (( la Anunchi) moduko hipokoristikoak egon. Izen honetan berez balio adierazkorra duen tz-ren bustitzea dago eta bukaeraren laburtzea. Jaieguna martxoaren 25ean da.

0