Amaiur

Sexua: 
Mutila
Toponimoa da: 
Bai
Jatorria: 

Baztan (N) haraneko herria, bertan egon zen gazteluagatik ezaguna. Tamalez, 1522an Gaztelako armadak gotorlekua eraitsi eta suntsitu zuen, barruan Nafarroako erregearen aldeko borrokalariak baitzeuden, besteak beste Xabierko san Frantziskoren anaiak. Haren lekuan monumentua dago, Gerra aurrean lau diputazioek eraiki zuten bezalakoa, Nafarroako askatasunaren alde borrokatu eta hil zirenen oroigarri. Lauaxetak hurrengo olerkia eskaini zion gudu honi:

Amayur gaztelu baltz hori
-berreun guduari oro sumin-
zaintzen zattuben zaldun onak
Naparra-aldez egin dabe zin.

0